XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudian, emakume mizenastarra aurkitu diren freskoen arabera. Ondoko irudian dugu Tira irlan desagertutako zibilizazioaren beste irudi bat bertan garaiko emakumeen janzkera agertzen delarik.

Brontze Aroko Kretako zibilizaziokoak, harro ziren oso kultura sofistikatua zutelako.

Sir Arthur Evansek, bere indusketetan Knososkoen kultura argitu zuenak, minostarra deitu zion, Teseoren mitoan itsasoko Minos erregeagatik.

Tuzidides-ek, bere Peloponesoko Gerrak liburuko lehen kapituluan hauxe dio: ... Guretzat, tradizioz ezagutzen den eta flota izan zuen lehen pertsona Minos erregea izan zen.

Gaur egungo itsaso helenikoaren jabe egin zen eta Kikladeak irlak gobernatu zituen, hauetako askotara lehen koloniak bidaliz, bertako kariarrak botaz eta bere semeak gobernadore izendatuz.

Horrela, ur haietan zegoen pirateriari amaiera ematen ahalegindu zen, bere onerako zen ondasun-iturria ziurtatzekotan.

Hala ere, Evansen aurkikuntza baino lehen, eta, Tuzididesek Minosez esandakoaren arabera, pertsonaia hau mitikoa izan zela (eta ez historikoa) pentsatzen zen.

Evansek, minostar garaia hiru periodo nagusitan banatu zuen: zaharra, ertaina eta berria.

Hauetako bakoitza beste hiru etapatan banatu zen: I, II eta III. etapetan.

Etapa hauetako gehienak berriro banatu dira azpietapa zahar eta berrietan (A eta B, eta batzuetan C azpietapetan).

Beraz, periodo minostar berriaren lehen zatiari minostar berria IA edo MB IA deritzo (arkeologoak, etapen eta azpietapen datak eta hauek egiptoar kronologiarekin duten erlazioa ezartzen ez datozela guztiz bat gogoratu behar da).

Minostarrak izan ziren marinel jendea izan zuten lehenbizikoak.

Indarrik gehiena izan zutenean, Egeoko lurralde guztia kontrolatzen zuten, beren eragin ekonomikoa Mediterranioko ekialde guztian eta mendebalderantz Siziliaraino zabaltzen zelarik.

Bakezale ziren, eta itsasoaren zein flotaren babesa besterik ez zuten (...)